rulururu

post TOPAKETEN LEHEN BALORAZIOA eta ONDORIO NAGUSIAK

2008ko Maiatzak 12.

Non sailkatua: Etxebizitza Topaketak


Lehenik eta behin eHgk-tik oso positiboki baloratzen dugu gazteen aldetik deialdiak jaso duen erantzuna, izan ere, 170 gazte inguruk parte hartu baikenuen egun osoko egitarauan.



Parte hartze horren balorazio kualitatiboa eginez gero, oso positiboki baloratu ditugun bi elementu daude ere. Batetik, kolore ezberdinetako norbanako, talde edo elkarteek hartu dute parte topaketa hauetan, San Franziskoko Auzo Etxea gazteriaren aniztasunaren topaleku bilakatuz. Bestetik, Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritako gazteak bildu izana azpimarragarria iruditzen zaigu ere.



Balorazio negatiboagoa egiten dugu parte hartzearen gaineko genero azterketa eginez gero. Izan ere, emakumezko parte hartzaile kopurua gizonezkoena baino baxuagoa izan baita. Horri, gizarte honetan ematen diren parte hartze ereduen ondorio deritzogu, eta aurrerantzean, eremu guztietan emakume gazteen parte hartzea sustatzeko beharra agerian ikusi dugu beste behin ere.



Edukiei dagokienean, goiz da oraindik bertan jasotako datu, ideia eta proposamen guztien gaineko balorazioan sakontzeko. Adierazi nahi dugu, horiek jaso ditugula eta une hauetan jasotako akta eta material ezberdinen azterketan dihardugula. Horietatik atera daitezkeen proiektuak edota eraiki daitezkeen tresnak ezagutzeko aukerarik izango dugu aurrerantzean.



Eguneko saio ezberdinetan mahai-gaineratu diren ideia eta beharrak jaso, eta horiei erantzun eta bide emateko artikulatu beharreko tresna eta bitartekoak sortzeko borondatea eta konpromisoa adierazi nahi dugu Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilutik.



Bide honetan, topaketetan etxebizitza eskubidearen alde eraiki ditugun harreman sareak trinkotu eta elikatzen jarraitzeko beharrari erantzuna emango diogu. Horrekin batera, arratsaldeko saioan etxebizitza gaiaren inguruan lan egiten duten talde ezberdinek eginiko eskaerari bide eman nahi diogu. Zehazki, etxebizitza eskubidearen aldeko indarren elkargune izango den webgune bat eraikitzearen eskaerari erantzuna eman nahi diogu datozen asteetan.



Azaldu nahi dugu ere, eHgk-k hartzen dituen konpromisoak, gazte guztion konpromisoak izan behar direla. Guztion elkarlanak egiten baikaitu indartsu. Guztiok gara eHgk. Bilbon abiatu dugun bideak, izango du aurrerantzean ziur, geldiune esanguratsurik; bertan ikusiko gara!



Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu antolaketa lanetan bolondres aritu zareten gazte horiei guztiei, baita San Franzisko Auzo Etxeko langileei ere, gurekin izan duzuen jarrera eskuzabalagatik.

Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua (eHgk)

post SAN FRANTZISKON izango dira topaketak

2008ko Maiatzak 6.

Non sailkatua: Etxebizitza Topaketak

Askoren ahotan zegoen galderak, badu erantzuna. Azkenean, San Franziskoko Auzo Etxean egingo ditugu larunbateko Topaketak. Lekuarekin azken orduan eduki ditugun arazoak konponduta, badakigu iada non izango diren. Guztia prest dugu, beraz.

Helbidea: Conde Mirasol kalea, 2 (Corazón de María plazatik sartzen da) San Franzisko kaletik joanda topatuko duzue.



Gertuen dauden METRO geltokiak, Alde Zaharra eta Abando dira.





Garraio publikoa:

- Gasteiztik: AUTOBUSES LA UNION   web

- Donostiatik: AUTOBUSES PESA   web

- Bilboko Metroa:   web

- Renfe:   web

- EuskoTren:   web

post HAUSNARKETA - EZTABAIDA PREST DAGO! Ez zaitez kanpoan geratu!

2008ko Apirilak 28.

Non sailkatua: Etxebizitza Topaketak

Topaketetan aurrera eramango dugun eztabaida honen gidoia zabaldu nahi dugu webgunearen bitartez. Honela, guardanik gure talde, elkarte, plataforma edo asanbladan gaurdanik eztabaidatu ahal izan dezagun, eta bide batez, web orrialdetik ere gure ekarpenak egin ahal izan ditzagun.

Hausnarketan honen funtsa argia da: etxebizitza eskubidearen alde gazte indarrak metatzea, gure eskubideen alde urrats indartsuagoak eman ditzagun. Beraz, irakurri eta zabaldu proposatu dugun gidoia.

Buruari eragin eta egin ekarpenak!



IRAKURRI GIDOIA

post Hitzaldia eta lan-taldeak izango dira goizean

2008ko Apirilak 23.

Non sailkatua: Etxebizitza Topaketak

  Hitzaldi batekin hasiko ditugu maiatzaren 10eko Topaketak eta bertan, Etxebizitza Eskubidearen urraketa gaur egungo testuinguruan kokatuko dugu. Egoeraren ezaugarri orokorrak jasoko ditugu. Hitzaldian landuko ditugun ideia nagusiak, laster hemen izango ditugu ikusgai. Honela, guztion iritziak gaurdanik bildu ahal izango ditugu.

Hitzaldiaren ostean, kokapen orokorra oinarri hartuta lan taldeetan banatuko gara eta gai zehatzetan sakonduko dugu. 
Zein da egoera? Zer aldarrikatzen dugu? Zer egin dezakegu gure kabuz egoera aldatzeko? Honako lan talde hauetan parte hartzeko aukera izango dugu:

 

-          Emakume gazteak eta etxebizitza

-          Etorkin gazteak eta etxebizitza

-          Nekazari gazteak eta etxebizitza

-          Prekarietatea eta etxebizitza

-          Udal politikak

-          Turistifikazioa eta etxe hutsak

      -       Okupazioa

IKUSI EGITARAU OSOA

post Etxebizitza Eskubidearen Gazte Topaketetan parte hartzeko deia

2008ko Apirilak 16.

Non sailkatua: Etxebizitza Topaketak
   

Maiatzaren 10ean izango dira Bilbon eta Euskal Herriko gazte talde eta norbanako guztiei bertan parte hartzeko deia luzatzen diegu.

Etxebizitza duinean bizitzeko eskubideak gazteon bizitzetan duen garrantziaz arrazoiketa egin ostean, egun, gazteoi eskubide hau etengabe urratzen zaigula ohartarazten dugu. Gazteon eskubideen urraketa larriaren kontura gutxi batzuek negozio borobila egiten dutela eta egoera aldatzeko instituzioek duten borondate eza ere salatzen dugu.

Bien bitartean, "gazteok gurasoen etxean, bizi osorako hipotekaturik, prekarietatean edota kale gorrian bizitzera kondenaturik" gaude. Horren adibide, Erriberako etxe okupatua eta honen hustea kokatzen ditugu.

Egoera honen aurrean, "hau aldatzera goaz" esaten dugu, eta gazte topaketaketetarako deia luzatzen dugu, maiatzaren 10erako Bilbon.

Ahalik eta gazte talde eta norbanako gehien bildu nahi dugu bertan, eta horregatik parte hartzerako dei ozena zabaltzen dugu lau haizeetara.

Webgune honetan bertan, topaketen gaineko informazioarekin batera, edukien inguruan ekarpenak egin eta bitarteko ezberdinak deskargatzeko aukera egongo da.

Topaketen helburuak batetik, etxebizitzaren arazoaren testuingurua kokatu nahi dugu, errealitate batzuk bereziki aztertuz (emakume gazteak, etorkin gazteak, nekazari gazteak…). Bestetik, egoerari irtenbideak emateko alternatibetan sakondu. Azkenik, ahalik eta etxebizitza eragile gehien bildu, eta guztien arteko eztabaida bultzatuz, etxebizitza eskubidearen aldeko mugimenduan indarrak batzeko asmoz.


post Kaixo gazte!

2008ko Apirilak 10.

Non sailkatua: Etxebizitza Topaketak

Ongi etorri Etxebizitza Eskubidearen Gazte Topaketen web orrialdera. Jakingo duzun moduan, maiatzaren 10ean Etxebizitza Eskubidearen Gazte Topaketak burutuko ditugu Bilbon, eta hemen, hauen inguruko informazio guztia izango duzu eskuragarri.

Baina soilik informazioa jasotzeko eremua izatetik harago, parte-hartzerako gunea ere bilakatu nahi dugu honakoa. Maiatzaren 10ean bultzatu nahi dugun parte-hartzea, web orrialdean gaurdanik abiarazi nahi baitugu.

Batetik, Topaketetan landuko ditugun edukien inguruan ekarpenak egiteko aukera izango dugu, hemen jarriko ditugun testu ezberdinei iruzkinak eginez. Beraz, animatu eta egin zure edo zuen ekarpena!

Bestetik, Topaketak guztion elkarlanaz aurrera eramateko ideiari eutsiz, norberaren lan-ekarpena bultzatzeko eremua izango da ere. Bitarteko komunikatibo ezberdinak (kartela, banerra, esku-orria…) lau haizeetara zabalduz, aurrera eraman beharreko lan ezberdinetan lagunduz, ekarpen ekonomikoa eginez… parte hartu ahal izango dugu. Guztion artean, egingo dugu!

Maiatzaren 10a bitarte, hemen topatuko gara!

 

eHgk. Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua.

_______________________________________________________________________________________

Kaixo!

Bienvenidas y bienvenidos a la página web de los Encuentros Juveniles sobre Derecho a Vivienda. Aquí encontrarás toda la información relativa a los Encuentros que vamos a celebrar el 10 de Mayo en Bilbo.

Pero más allá de ser un mero espacio donde recibir información, queremos que éste sea un espacio para fomentar la participación. Queremos que la participación del día 10 de Mayo comience desde hoy aquí.

Por un lado, podremos realizar aportaciones a los contenidos de los encuentros, haciendo comentarios a los textos que aquí expongamos. Así pues, ¡anímate y haz tu aportación!

Por otro lado, siguiendo la idea de llevar a cabo los encuentros con el trabajo de todas y todos, éste será también un espacio donde poder repartir diferentes tareas. Podemos participar dando a conocer las jornadas (bajándonos el cartel, el banner, el díptico…), ayudando en las diferentes labores que surgirán el mismo día, realizando pequeñas aportaciones económicas… Entre todos y todas ¡lo conseguiremos!

Hasta el 10 de Mayo, aquí nos encontraremos. Un saludo.

 

eHgk. Consejo de la Juventud de Euskal Herria.

ruldrurd
EUSKAL HERRIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA | Etxebizitza topaketak | Edukia (RSS) and Iruzkinak (RSS)